La asistenta
Alex ama gazteak bikotekidearen tratu txar psikologikoetatik ihes egiten du alabarekin, eta etxeak garbituz ateratzen du bizimodua. Indarkeria psikologiko eta ekonomikoa ikusarazten duen miniseriea (2021).
NON IKUSI: NETFLIX
El cuento de la criada
Gilead errepublika totalitarioan, emakume emankorrak "neskame" bihurtzen dituzte agintarien seme-alabak izan ditzaten. Margaret Atwooden eleberrian oinarritutako distopia (2017).
NON IKUSI: HBO MAX, NETFLIX, PRIME VIDEO
Adolescencia
13 urteko mutil bat ikaskide baten hilketagatik atxilotzen dute. Plano-sekuentzia bakarrean grabatutako atal bakoitzak manosferaren, sare sozialen eta maskulinitate toxikoaren eragina aztertzen du (2025).
NON IKUSI: NETFLIX