ELEBERRIA - GAZTELERAZ
Comerás flores
Lucía Solla Sobral - Libros del Asteroide 2025
Aita hil eta ikasketak amaitu berritan, Marinak bera baino hogei urte zaharragoa den Jaime ezagutzen du. Harreman desorekatu batean pixkanaka bere burua galtzen duen emakume gazte baten istorioa: dolua, kontrola eta adiskidetasuna ardatz.
ELEBERRIA - GAZTELERAZ
Lectura fácil
Cristina Morales - Anagrama 2018
Adimen-desgaitasuna duten lau emakume senidek Bartzelonako pisu babestu batean bizi dira. Instituzioen, patriarkatuaren eta derrigorrezko esterilizazioaren aurkako eleberri ausarta eta umoretsua. Herralde Saria eta Narratibako Sari Nazionala.
SAIAKERA - GAZTELERAZ
Yo, vieja
Anna Freixas - Booket (Planeta) 2023
Zahartzaroari eta, bereziki, emakume zaharren eskubideei buruzko saiakera, Manuela Carmenaren hitzaurrearekin. Edadismoaren aurka, adinean aurrera doazen emakumeen ahotsa entzuteko eta askatasunez bizitzeko aldarria.